XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzorde honetan, Bizkaitiko Jose Luis Lizundia, Kepa Enbeita eta Xabier Kintana zeuden. Bizkaiko Alfabetatze Kanpainen sorreran hiru batzordeko euskaltzain laguntzaile hauek gorpuzten dute Alfabetatzea. Jose Luis Lizundia Bulegoan, Kepa Enbeita herrietan eta Xabier Kintana ikerlanetan eta irakasleak prestatzen (7) Elgezabal, Patxi. Aurre, Jon. Goikoetxea, Juan Luis. Alfabetatzea barrutik, Anaitasuna aldizkaria, 311. zenbakia, 1976, 8. orri.

Honek batzordearen eraketaren murriztasunaz ideia ematen digu.

Hasierako urratsak ziren.

Alfabetatze Kanpainetan eta Alfabetatze Batzordearen historian zehar Bizkaia eta Gipuzkoako herrialdeek protagonismorik handiena izan zutela esan behar da.

Herrialde biak eskualdeka banaturik zeuden, eskualde bakoitzean arduradun bat zegoelarik.

Eskualdeetako arduradunok Eibarko Arrate Elkarte Kulturalaren lokaletan egindako bileretan parte hartzen zuten.

Batzar hauen gaiak eraketa bera eta metodologia ziren.

1968an lehen alfabetatze metodoa argitaratzen da.

Metodoa Rikardo Arregik osatua da.

Juan Luis Goikoetxeak metodo hau aztertzen du.

Aztertze honek nahiko argitasunik ematen digu Alfabetatzeko zereginari dagokion metodologigintzaz zerbait esan ahal izateko dio Goikoetxeak (8). Goikoetxea, Juan Luis. Alfabetatzearen metodologia", Anaitasuna aldizkaria 311. zenbakia, 1976, 5. orri.

Metodoa bitan bana daiteke: -Lehen mailako alfabetatzea.

-Bigarren mailako alfabetatzea.

Goikoetxeak lehen mailako alfabetatze metodoaz honela dio:

Nolakoa zen? Irakurgaiak eta gramatika azalpenek osatua. Gramatikaz: ortografia, deklinabidea, joskera eta aditza lantzeko. Irakurgaietarako euskal literaturatik zati hautatuak... helburua hizkuntza idatziaz baliatzea denez, (...).